lunes, marzo 13, 2006

IPUINA!

Zabal itzazue belak, jaso aingura, ortzimugan altxorrak gure zai daude eta, usai ezazue kresal usai freskoa eta Tortugako emakuemeen ileko usai gozoa, dobloien dizdira garbia karibeko ur iragazkorretan, are fina eta rona, abentura gogoangarriak gure zai daude eta ez degu eskua luzatu besterik, zeharkatu ataxka, goazen mundu berri batera!!!!!


Larunbat goiz arrunt bat zen, tira ez hain arrunta egia esan egun hartan hasten baitziren uharteko gobernariak espainiarren iristearen 100. urteurrena ospatzeko antolatu zituen ospakizunak. Kaian ez zen untzi gehiago sartzen, iritsiak ziren hainbat karibe guztitik, konte eta noble asko beren damekin noski, embaxariak, metropolitik bidalitako kargamenduak, egun haietako azoketarako merkatariak beren produktu guztiekin... gutxitan biltzen zen hainbeste jende, gutxitan karibeko uharte sakabanatu haietan egiten ziren horrelako jai eta bilkurak eta noski horrek mota guztietako jendilajea erakartzen zuen ere.

Barkutik jaitsi berria zen. Ibilera alaiarekin proiektu ugari buruan dituenaren ibilera zuen gure pertsonaiak, ia salto txikiak emanez. Eguna ederra zen eta hiria jendez betea, ba al zen zerbait hoberik bera bezelako alproja batentzat? Espero zuen behintzat inork bera ez ezagutzea, jakin baitzekien bazela munduan jende zenbait dudarik gabe lepoa moztuko ziona!

Pellot ez zen ordea segituan kikiltzen diren horietakoa. Noizpait atzera egiteko inpulsoa sentitu bazuen, aspaldi izan zen, Montesinos piratak bere morroi izan zedin proposatu zionean. Baiezkoa eman zuen ordea, ezer ez zuela galtzeko ondo jakinik. Hamaika urterekin, etxeko gazteena zela eta baserria behin-betiko agurtuz, untzi batean sartu eta marinel bizitza hasi zuen. Denborarekin itsasoaz bestaldeko lurrak ezagutzeko aukera izan zuen, eta inguru haietaz maiteminduta, berriro ez itzultzea erabaki zuen. Lan txintxoak asko erakartzen ez zuenez, era batera eta bestera lortzen zuen aurrera egitea, noizbehinka kalabozoko ogia ere dastatuz.

Montesinos bezalako gizon batekin bazekien gauzak ez zirela errazak izango baina abenturaren irrikak barnea kiskaltzen zion. Beraz, hamazazpi urterekin, Montesinosen untzian hartu zuten, Karibeko piratarik azkarrenarekin. Asko ikasi zuen bertan Pellot gazteak. Eta horri esker zegoen orain alai eta irribartsu, inguruko hiririk handieneko portutik ibiltzen. Plan berriak zituen eta mamitsuak ziren oso.

martes, enero 17, 2006

zorionak!

Lengoan gure lagun Erenek 21 urte bete zituen.

(...)

urte gutxi dira profeta batentzat.
urte gutxi bidaiari zahar eta jakintsu batentzat.
urte gutxi mila eta milaka istoria dakizkien batentzat.

espero degu denborak aurrera egin ahala geroz eta indartsuagoa egingo zarena. Ea laster, aspaldi bezala, alaitzen gaituzun sutondoan, kantu, mito eta abenturak kontatuz.

Edo, eguraldiak uzten badu, belarretan etzanda, milaka izarrez apainduriko zeru beltzaren azpian.

Edo kubata bat eskuan, ze demonio!

zorionak!

domingo, enero 08, 2006

banaramate!

Hor noa beste behin Bilborantz...
Azterketak aurrean ditugu eta ikasteari gogor ekingo diot!
Bukatu dira parrandak, atzokoa azkena! (hurrengoaren aurretik behintzat)
animo xabi!

ieup!

domingo, enero 01, 2006

hasteko, bakizue

URTEBERRION!!
ondo hasi deu urtea!! lenengo eguna ta ya blog berria!
jow jow jow
esperot ondo ateatzea pentsatutakoa, hemen mila gauza kontatuz eta blablabla

ondo segi ba!